HERNANI

Hernani Donostiatik 9 kilometrora dago eta Donostia, Astigarraga, Arano (Goizueta),
Lasarte-Oria, Urnieta, Elduain eta Errenteriarekin egiten du muga.

Hernani oso ondo komunikatua dago, 100 km-ko erradioan, bost aireportu daude.

Hernanik zerbitzu-sektore zabala eta askotarikoa dauka. Eta harro eusten dio sagardogintzaren tradizioan; horri esker, sagardotegiak dira gaur egun herriko erakarle nagusietako bat.

www.hernaniturismoa.com

 

Sagardoaren lurraldea

Bada munduan leku bat, beste guztiak ez bezalakoa: leku berezia, leku desberdina, leku aparta.
Sagardoaren lurraldean dena sagardoari lotuta dago: historia, kultura, ekonomia, ohiturak, bizimoduak, errituak, etab.

 

 

www.sagardotegiak.com

www.sagardogorenak.com

BTT ibilbideak

Gure inguruan aukera asko dago bizikletaz gozatzeko. Ibilbide ugari, inguru paregabea eta beste kirol asko egiteko.

 

 

www.ibilbideak.euskadi.net

Done Jakue bidea

Gaur egun, erlijiozko arrazoiez gain, turismo eta kultura arrazoiengatik ere egin ohi da erromesaldia.

Barrualdeko Done Jakue Bidearen igarobide garrantzitsua da Hernani, eta horren lekukoa da Gurutze Santuaren otoitz lekua (udaletxearen atzealdean).

Urumea ibaiaren ondotik, Florida auzora, handik Zinkoeneara, eta Kale Nagusian zehar Gudarien Plazara. Udaletxeko arkupea igarota, bi aukera eskaintzen ditu Bideak:

a) Gurutze Santuaren otoitz lekutik Portu auzora; eta handik Urnieta, Andoain, Villabona eta Tolosa igaro ondoren Zerainera.

b) eskubiratz hartu Santa Barbara auzoraino, Lasarte-Oria, Bidania, Ormaiztegi... igaro ondoren Zerainera.

www.hernaniturismoa.com

Ibilbideak

Paraje ederrez gozatzearekin batera naturarekin bat egiteko aukera ematen duten ibilbideak eskaintzen ditu Hernanik.

Zailtasun ezberdineko ibilbide hauen bidez, naturgune interesgarriak ezagutu ahal izango dituzu, balio kultural eta historiko handikoak.

Hernanik 11 ibilbidez osatutako Ibilbide Sarea diseinatu du Aranzadi Zientzia elkartearen
eta Hernaniko Mendiriz Mendi  elkartearen laguntzarekin.

 

 

www.hernaniturismoa.com

DONOSTIA

Paisaia eta inguru zoragarriaz gain, kultur jarduera aberatsa eskaintzen du Donostiak. Mendia, itsasoa eta eraikin paregabeak barnebiltzen ditu Donostiak.

 

 

 

www.sansebastianturismo.com

Pintxoak Donostian

Pintxoak dira Donostiak duen altxor gastronomikoetako bat. Ospe handia lortu duten sukaldaritzako miniatura horiek askotarikoak dira: ogi-xerra gainean jarrita batzuk, goimailako sukaldaritzako platerak beste batzuk, miniaturan zerbituta.

Donostiako Alde Zaharrean ibiltzea gure kultura ezagutzeko modua izateaz gain, dibertitzeko eta tarte atsegina pasatzeko aukera ere bada: pintxoak dastatu eta, jendearen joan-etorri, irri eta solasaldiez gozatzeko aukera paregabea.

www.todopintxos.com

Donostiako hondartzak

Kontxako hondartza. Donostiako hirigunean kokatua dagoen hondartza hau, argazki gehien dituena eta bisitatuena da. Europa osoko hondartzarik ederrenetarikoa da.

Ondarretako hondartza. Igeldo mendiaren eta Miramar Jauregiko lorategien artean kokatua, Ondarretak kilometro erdia baino gehiagoko luzera eta 100 metroko zabalera eskaintzen ditu eguzkia hartzeko.

Zurriolako hondartza. OLATUAK, SURFA eta gazteria. Horra hor Donostiako hondartzetan mugimendu eta giro handienak dituen Zurriolako hondartzaren osagai nagusiak. Gros auzoanKursaaleko kuboen eta Ulia mendiaren artean dagoen hondartza hau helmugarik gogokoena da ondo pasatu eta jendea ezagutu nahi duten mundu osoko gazte eta surflarientzat, orain dela 15 urte birmoldatu zutenetik.

www.sansebastianturismo.com

Kursaal

Arkitektura garaikidearen adierazgarri handietako bat, eraiki zutenetik Donostiaren bereizgarri izan den artelana, jaialdien eta era guztietako azoken eta bestelako ekitaldien egoitza den kongresu-jauregia.

Hamaika modutan ezagutu daiteke Kursaala eta edozein da egokia. Kanpotik zein barrutik, Rafael Moneo artiketktoak diseinatu zituen bi “kubo” horiek hainbat aukera eskaintzen dituzte urteko egun bakoitzerako.

 

www.kursaal.eus

 

San Telmo museoa

Donostiako Alde Zaharrean kokatua, museoak eraberritze prozesu bat egin berri du. Euskal Gizartearen Museoan bilakatu den espazio honek, gure gizarteari buruzko ikuspuntu berriztatzailea erakusten du.

 

 

 

www.santelmomuseoa.com

Nazioarteko Zinemaldia

Aurten Donostia Zinemaldia 63. ediziora helduko da. 1953ko irailaren 21ean jaio zeneko gogo bizi berberaz helduko ere, sorrera hartatik etenaldirik jasan gabe gainera.

 

 

www.sansebastianfestival.com

TSS-0028

HARREMANA

Portu auzoa, 9 behea
20120 Hernani (Gipuzkoa)

Tel. 639 99 22 30
      
943 33 35 99

info@aldagaiaapartamentuak.eus

Lege Oharra

Pribatutasun politika

Diseinua uts.eus